Komun publikoak
Azalpena: Irudian, Periko Solabarria (Portugalete, 1930-Bilbao, 2015) ageri da, komun publikoetan sartzen. Ezker abertzaleko apaiz langile ezaguna Barakaldoko Udaleko zinegotzia izan zen 1983tik 1991ra arte. Eskuinean, pintada bat: "Langabezia beharrezkoa da patronalarentzat". Kalean behera egin ahala, izkinan Barakaldoko Antzokia aurkituko dugu.
Informazioa: Solaguren argazkia
Argazkiaren urtea: 1986/03/04
Fondo: Carlos Ibáñez
Kodea: A.04.06.080