Lutxana-Barakaldon ,1947an, Luis Bejaranok Lube-Nsu sortu zuen , Montesarekin batera .Espainian egin zen lehen moto-fabrika izan zen. Ia bi hamarkadatan, Lubek milaka motozikleta ekoitzi zituen. 1952an, NSU WERKE AGrekin (gaur egun Audi) elkartu zen, bere modeloetan teknologia alemaniarra txertatuz eta motozikleten ekoizpen nazionalaren buru izanez.
Hirurogeiko hamarkadan, Lube-NSUk berrikuntzak sartu zituen, hala nola esekidura teleskopikoa eta «Earles» urkila. Errendimendu handiko motorrekin nabarmendu zen. Hala ere, krisi ekonomikoak eta sektore autoeragilearen interesak finantza-arazoak ekarri zituzten. Motozikleta-sorta berri batekin suspertzen saiatu arren, produktuen kalitate eskasak gainbehera eragin zuen eta 1967an itxi zen.
2006ko azaroan, Lutxanako Lube fabrika historikoa eraitsi egin zuten etxebizitzak eraikitzeko, eta Espainiako motozikleta-fabrika nagusiaren amaiera ekarriz.