Gaur egun, eraikin hau Alkartu Ikastola bezala ezagutzen dugu, . 1929an Ismael Gorostiza udal arkitekto emankorraren zuzendaritzapean eraikitako obra aipagarria da.Berau eraikitzeko lursaila, Barakaldoko Udalak 1925ean erosi zion AHVri. Eraikuntza hau euskal arkitektura neoeuskaldunaren adibide bikaina da. Bere bi dorre angeluarrak eta arkupe gisa funtzionatzen duen gorputz aurreratu samarra ditu bereizgarri.
1930ean,ikastetxearen izena Juan Ignacio Gorostiza zen, San Bizente auzoko maisuaren omenez izendatu zen , 43 urte eman zituelako erakunde horretako hezkuntza-lanean.