Bessemer bihurgailua
Azalpena: Labe Garaietako fabrikako Bessemer bihurgailu baten ondoan dagoen langilea. Bessemer bihurgailua Henry Bessemer metalurgiko britainiarra 1855ean asmaturiko gailu metalurgikoa da, kubeta edo ontzi motakoa, non hara metal urtua isuriz, labe garai batetik esaterako, eta azpitik sartutako haizearen bitartez fusioa areagotu egiten den, metal urtua dituen ezpurutasun edo baztertu nahi diren gaiak oxidatuz, horrela altzairua eskuratuz. Bessemer bihurgailuaren prozedura antgzinatik ezaguna bazen ere, Bessemer bihurgailuak altzairu kopuru handitan eta kostu merkean ekoiztea ahalbidetu zuen; horrela, Industria Iraultzaren garapenerako funtsezko teknologia bilakatu zen.
Argazkiaren urtea: 60ko hamarkada
Fondo: Juan Canga
Bibliografía: Bessemer bihurgailua
Kodea: D.01.05.001